:: San Joanak 2005 ::::

Jende ugari ibili zen San Joanetan
Azken urteotako jendetsuenak izan dira. Egitarauak bi asteburu hartu zituen arren, lagun asko gerturatu ziren Kalezargo (akaso, Belmonteko egokiago?) festetara. Giroa primerakoa izan da ekitaldi denetan baina, estimatuena dudarik gabe, Belmont dantza taldeko kideei eskainitako omenaldia izan zen.

Ekainaren 18an hasi ziren festak eta ederki hasi gainera. Ikusle asko bildu zituen Mendeku Itxua herriko musika taldeak. Ekainaren 25eko gauean ere, plaza jendez gainezka egon zen. Beste urte batzuetan, ordea, jendeak Hernanirako bide hartzen zuen. Aurtengo San Joanak, ordea, aspaldiko jendetsuenak izan dira.

Oilasko biltzaile gehiago
Oilasko Biltzaile Egunean ere, lagun gehiago animatu dira aurten.
Ohiko ekitaldiez gain, izan dira lehen aldiz antolatu direnak ere. Patata tortila lehiaketa, esate baterako. Arrakasta handia izan du lehiaketak, beraz, errepikatzeko modukoa. Lehen edizioan bi lagun hauek nagusitu ziren: Virginia Rikondo eta Agustin Martikorena nagusitu ziren.
Zure argazkia igorri eta ipiniko dugu atal honetan. Gogoan izan gure helbidea:
erredakzioa@noaua.com.