Tf: 943 360 321
erredakzioa@noaua.com
2010/09/09
Eguraldia   16.4C  

Nor gara

[Argazkiak ikusi] | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 |

Noaua! Kultur Elkartea 1996an sortu zen Usurbilen. Bere eginkizun nagusia euskara eta euskal kultura sustatzea da, eta horretarako baliabide eta jarduera ezberdinak ditu bere baitan: garrantzitsuena, Noaua! Aldizkaria hamabost egunero argitaratzea.
Horrezaz gain, beste hainbat ekimen ere gauzatzen ditu Kultur Elkarteak. Hala nola, Udal Fototeka nahiz Neguko eta Udako Euskal Txokoak zerbitzuen kudeaketa, herrian gauzatzen diren hainbat ekitaldirekin bat egitea, koordinatzea eta hauei beharrezko laguntza eskaintzea (Egunkariaren aldeko herri batzordea, Plis plas Txalo ta jolas, Santo Tomas azoka, Kultura hamabostaldia…), argitarapenak egitea ("Herriak badaki", "Zubieta, mila urteko herria" eta aurten kaleratuko dugun Usurbilgo baserrien inguruko lana).
Aldizkaria egiteak nahiz liburuak argitaratzeak sortzen duen material ugariarekin dokumentazio zentru garrantzitsu bat sortzen ari da Noaua! Kultur Elkartea. Aipatu dokumentuak idatzizkoak, irudizkoak zein soinuzkoak dira. Lan honen bidez, Usurbil herriaren historiaren zati bat gordetzea eta urteetan irautea bermatzen dugu.
Kultur Elkartearen baitan hainbat lan talde daude (aldizkarikoa, publizitatea, administrazioa, kultura lan taldea, bazkidetzako lan taldea, haur eta gazteen arloa, argitalpenak, webgunekoa,...), eta guzti hau aurrera eramateko 70 pertsona inguru aritzen dira lanean.
525 bazkide ditu Noaua!k. 5.000 biztanleko herri bat izanik, kopuru benetan garrantzitsua da honako hau, Kultur Elkarte eta aldizkariaren etorkizunerako ezinbestekoak guztiak. Bazkide denak, gainontzeko herritarrek ez dituzten abantailak eta eskaintzak doan jasotzen ditu (Noaua! Aldizkariak enkuadernatzeko tapak, argitarapenak, egutegia, postalak, argazki zaharrak, eta herriko zenbait komertziotan beherapenak).

2003KO EGITASMOAK

Zortzi urte bete izanaren pozarekin, bidean asko egina izanaren inpresioarekin baina egiteke ikusten dugunaren ideia argiarekin hasi du Noaua! Kultur Elkarteak 2003. urtea. Aurtengoan badugu proiektu berririk. Izan ere, 2002 urte amaiera arlo berri bati ekin baikenion: Aisia, haur eta gazteen arloa. Arlo honen egitasmo nagusia Neguko eta Udako Euskal Txokoen kudeaketa izango bada ere, aurtengorako baditugu estreinekoz jorratuko ditugun asmo berriak, tartean, udaleku irekiak.
Gainontzean, 2002an landutako sailekin jarraitzeko asmoa dugu. Egitasmo asko jada erabat egonkortuak ditugu (Noaua! hamaboskaria esate baterako), beste batzuk egonkortze bidean dira (noaua.com webgunea) eta azkenik, badira 2003. urtean dedikazio berezia eskainiko zaienik ere, Kultur Elkartea.
Noaua! Kultur Elkartearen helbururik nagusiena euskal kultura indartzea eta euskararen normalizazioa izanik, zein bide jorratu nahi duen argi du. Helburu horiek lortzeko, egitasmo eta interbentzio jarduerak definituak ditu. Eta gainera jardunbidea egoki antolatu eta bideratzeko baliabideak zehaztuak ditu. Hala ere, baliabideen atal honetan, bada 2003an hobetu eta gure egungo errealitatera egokitu nahi duguna: giza baliabideena, hain zuzen ere. Elkartearen organigraman aldaketak bideratu nahi ditugu. Elkarteak bere egituraketa osatua du, bere beharrei aurre egiteko, baina gaur egun lan taldeek ez dute funtzionatzen, edo, hobe esanda, ez dugu lantaldeetan funtzionatzen. Horretarako hurrengo urratsa denontzat hauxe izango da: jada, osatuta dauden lantaldeen funtzionamendua finkatzea eta beharrezkoak ditugunak sortzea edo bersortzea.
Bestalde, elkartearen komunikazioari dagokionez, iaz interneterako jauzia eman genuen. Horregatik, 2003an Noaua!ren errealitatea sarean digitalki islatua izateaz gainera, noaua.com webgunea komunikazioarako tresna bizia izatea nahi dugu.
2003rako diseinatu dugun egitasmoa zazpi sailetan banatu dugu. Ondokoak dira sailak eta bakoitzaren ezaugarri nagusiak:

1.- Komunikazioa: Komunikazio sailaren lehentasun nagusia Noaua! aldizkaria hamabostero argitaratzea izango da. Hala ere, lehengo urtean abian jarri genuen webgunea egonkortzea izango da, sail honen helburu nagusienetarikoa.

2.- Kultura: Azken urtetan arrakasta izan duten egitasmoak landuko dira batez ere. Kultura sailean ez da berrikuntza gehigirik izango landuko den egitasmoari dagokionez, bai ordea lan egiteko moduari, izan ere, lan-talde bat bideratu baita.

3.- Bazkidetza: Bazkidetza gure elkartearen sostengurako zimentarri nagusietakoa. Zentzu honetan, une honetako bazkide kopurua 515koa da. Erronka oso sinplea da: zaku hau zenbat eta handiagoa izan, orduan eta mugikortasun handiagoa izango du elkarteak. Hala ere, berriak egitea bezain garrantzitsua da ditugunak mantentzea, horregatik eskaintza bereziak egingo zaizkie bazkideei.

4.- Argitalpenak eta beka-deialdiak: Egitasmo honen eginbehar nagusia herri mailako ikerketa egitasmoa eta argitarapenak martxan jartzea da. Beraz, bi bide jorratzen ditugu; ikerketa-proiektuak burutu eta hauek argitaratu, hala erabakiz gero. Aurten beste liburu bat argitaratuko du elkarteak: baserrien liburua.

5.- Udal fototeka: Noaua! Kultur Elkarteak kudeatzen duen zerbitzua da. Zeregin nagusiena udal artxiboan dauden argazkiak digitalizatzea da eta hauen fitxa osatzea. Aurtengo helburua zerbitzua gorpuztea izango da eta martxan jartzea.

6.- Aisia: Sail berria da elkartearentzat. Haur eta gazteei bideratutako egitasmek osatuko dute programazioa. Tartean Neguko eta Udako Euskal Txokak, udaleku irekiak eta Plis plas txalo ta jolas. Begiraleen lan-poltsa osatzea ere lehentasunetzat hartu da.

7.- Dokumentazioa: Noaua! Kultur Elkartea sortu zenetik dugun egitasmoa da. Urte hauetan guztietan ez dugu aurrerapauso garrantzitsurik eman eta aurtengo egitasmoen artean, garrantzi berezia duen egitasmoa dugu. Horretarako, lan-talde bat bideratu dugu. Helburua: Gaurtik aurrera sortzen diren dokumentu idatziak eta grafikoak artxibatzea izango da.

Ikusi dugun bezala, Noaua! Kultur Elkartea osasuntsu dagoela esan dezakegu eta herriko kultur jarduera eraldatzeko edota euskararen erabilera normalizatzeko urrats kualitatibo berriak ematen ari garela ere esatera ausartzen gara. Beraz, 2003ko egitasmoak sailez sail ikusi nahi badituzu, sail bakoitzean kliakuta, aurtengo egitasmoak ikusiko dituzu.

Noaua! Kultur Elkartearen 2003ko organigrama klik hemen

Elkarteak bere egituraketa osatua du, bere beharrei aurre egiteko, baina gaur egun lan taldeek ez dute funtzionatzen, edo, hobe esanda, ez dugu lantaldeetan funtzionatzen. Hori dela eta, 2003ko helburu nagusiena hauxe izango da: jada, osatuta dauden lantaldeen funtzionamendua finkatzea eta beharrezkoak ditugunak sortzea edo bersortzea. Era honetara, batzordekide bakoitzak bere ardura maila bereganatuko du, ardurak zehaztuko ditugu eta ildoei edo sailei erritmo berria emango diogu.
Barne-antolaketa eginda, 2003. urterako Noaua! Kultur Elkartearen egituraketa datorren orriko organigraman islatzen da. Noaua!k sail hauek izango ditu:

1.- Komunikazioa (aldizkaria + webgunea)
2.- Kultura
3.- Bazkidetza
4.- Beka-deialdiak eta argitalpena
5.- Udal fototeka
6.- Aisia
7.- Dokumentazioa

Sail edo arlo hauetako bakoitzak bere lantaldeak ditu egitasmoa garatzeko. Bestalde, sail batzuek arduraduna dute eta beste batzuetan kultura dinamizatzailea bera izango da sailaren arduraduna. Sail edo arlo bakoitzak plangintza eta dinamika propioa izango du eta lantaldea izango da plangintza horren kudeaketa eta jarraipena egingo duena. Sail guztien koordinazioa dinamizatzilearen ardurapean egondo da. Sail bakoitzaren arduraduna Zuzendaritza Batzordean egongo da.
Zuzendaritza Batzordeak elkarteko gai orokorrak landuko ditu: lan-talde bakoitzaren funtzionamendua, elkarteko gai administratibo orokorrak, diru-kontuen jarraipena, langileen antolaketa, elkartearen norabide orokorra. Beti ere Batzar Orokorrari azaldu beharko dizkio erantzukizunak.

Noaua! Kultur Elkartearen estatutuak klik hemen

Sagardo Eguneko bazkideen argazkik, urtez urte

[Argazkiak ikusi] | 1996 | 1997 | 1998 | 1999 | 2000 | 2001 | 2002 |

    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Zorionak Ekain! Irailaren 8an egin dituzu 9 urte. etxeko guztien partez Zorionak eta muxu handi bat!