2013/06/18 eguraldia  12.4C   posta zerbitzua rss facebook

Kultura

Noaua! Kultur Elkarteak herriko kultur bizimoduan presentzia izan behar duelakoan gaude, beste bat gehiago izanez, talde desberdinekin elkarlana bultzatuz. Honela, eratu diren hainbat gunetan partaide da eta izaten segi behar du. Udaleko Kultura eta Euskara Aholku Batzordetan, Korrika Batzordean, eta bestelako hainbat talde edo gunetan ere…
Aldi berean, sortzen diren hainbat kanpainetan, diru trukeko laguntzarik emango ez badu ere, azpiegitura mailan eta elkarlanerako beti egon behar dugu zabalik. Hala gertatu da esaterako: Azken pezetak eta euroak euskararen aldeko kanpainan edota Xiberuaren aldeko kanpainan ...

Horretaz gain, herriko hainbat talderekin elkarlana bultzatu behar dugu. Iaz, ildo horretatik, herriko taldeekin batera azaroa eta abendua aldera Kultura Hilabete bat antolatu genuen edota Udala eta Tabernariekin batera antolatutako Kultur ekitaldiak.
Eskema baten bitartez, hona hemen Kultur ekitaldiei begira, gure egitasmoak:

1) Udala eta Tabernariekin batera Kultur ekitaldiak antolatu.

2) Herriko beste taldeekin batera Egun osoko festak antolatu: Hor dugu adibide bezala, Santo Tomas Eguna, Ziortza, Nekazaritza Aholku Batzarrarekin batera antolatu ohi dugun eguna.

3) Haurrentzako bideratutako egitaraua: Plis plas txalo ba jolas. Ekimen honen ardura nagusia Noaua!k izan du, Udalarekin batera, baina, haurrekin zuzenean lanean ari diren taldeekin batera antolatzen da: Euskal Txokoak, auzoetako eskola txikiak, ikastola, auzoetako jai batzordeak, Guraso Eskola,…

4) Kultur Hilabetea: Iaz hasitako bidearekin jarraitu. Herriko elkarteak elkarlanean antolatutako ekimen erraldoia baitugu hau.

5) Honekin batera gogoratzea komeni da, Noaua! Topaguneko partaide dela, kultur elkarte bezala ere. Zentzu honetan, aipatu ditugun egitarau horietan, Noaua!-k Topaguneko Kultur Errota ekimenak eskaintzen dituen aukerak aprobetxa litzake. Denok ulertzearren, Kultur Errotaren filosofia honetan datza: formato txikiko ekitaldien zirkuitoa osatzea Topagunean partaide diren Euskara eta Kultur Elkarteetako herrietan. Ekitaldiak, Topaguneak lotuta dauzkan artistekin osatuko dira eta beti izango da bat profesionala eta bestea amateurra, esparrua edozein delarik ere -musika, dantza, antzerkia, olerkiak,…-. Guk leku egokia bilatzen egin behar dugu ahalegina. Hau da, formato txikikoa esaten denean, leku itxia eta txikia esan nahi baita. Topaguneak ziurtatzen du bere aldetik, lotuta dauzkan artista guztiak behin pasako direla gure herritik. Hori bai, hurrenkera, Topagunean ezartzen dute.

Zorionak! Gure egunik zoriontsuenean, ongi pasatzea opa dizugu. Muxu handi bat.
Bisitari kopurua
Copyright © 2012 . Noaua!! Kultur Elkartea
Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20170 Usurbil
Tf: 943 360 321 erredakzioa@noaua.com
gipuzkoako foru aldundiaeusko jaurlaritza kultura saila