Hitzarmenak
Herriko taldeen parte hartzea aldizkarian eta kultura elkartean bultzatzea da Noaua! Kultur Elkarteak herriko taldeekin eginiko hitzarmenen helburua. Herriko taldeek Noaua! aldizkariaz baliatzeko aukera bat da hitzarmena. Bertan talde bakoitzarekin informazio trukaketa, antolatzen dituen ekintzen berri, bileretako deiak... taldearekin zerikusia duen edozein informazio argitaratzeko konpromisoa hartu du Noaua! Kultur Elkarteak. Honen truke taldeak iruditzen zaion neurriko laguntza ematen du; bazkideak eginez, dirulaguntza emanaz,...
Hauek dira 1998an egitasmo hau martxan jarri zenean sinatu ziren hitzarmenak: Aitzaga Kultur Elkartea. Amnistiaren aldeko batzordea, Andatza kultur elkartea, Elkarri, Euskal Herrian Euskaraz, Guraso Eskola, Jarrai, Odol Emaileen Elkartea, Sagardo Egunaren Lagunak, Senideak, Udarregi Ikastola, Usurbilgo Futbol taldea, Usurbilgo Pilota elkartea, Usurbil Intsumitua, Ziortza, Zubietako Pilota Elkartea, Etumeta Euskaltegia eta Zumarte Musika Eskola.
Dagoeneko talde batzuk desagertu dira. Baina gure helburua, hitzarmen berriak egitea da, eta beste taldeekin elkarlanerako bideak ireki eta jorratzea.
Noaua! Kultur Elkartea herriko taldeen bilgune izan nahi du. Horretarako, bi bide ditugu; batetik, herriko talde eta elkarteekin sinatutako hitzarmenen jarraipena burutu, eguneratu eta berriak egin. Urtero-urtero hitzarmenak gainbegiratuko dira.
Bestetik ere garrantzitsua da herriko taldeek aldizkarian toki eta presentzi handia izatea. Gainera, aldizkariari buruz duten iritzia ere jaso behar dugu, horregatik noizean behin hauekin biltzea funtsezkoa izango da, herriko taldeen eskaera eta iradokizunak jasotzeko.
Lan hau kultura dinamizatzaileak egiten du eta bera izango da, aldizkaria eta herriko taldeen arteko koordinazioaren arduraduna. Horretarako, urtean hiru edo lau aldiz bilduko da herriko talde guztiekin aldizkariaren nondik-norakoak aztertu, beharrezko hobekuntzak hausnartu eta Erredakzio Kontseiluari aurkezteko.