Haur eta gazteen arloa
Sail
berria da elkartearentzat. Haur eta gazteei bideratutako egitasmoek
osatuko dute urteko programazioa. Tartean Neguko eta Udako Euskal
Txokak, udako kanpaldiak eta Plis plas txalo ta jolas. Begiraleen
lan-poltsa osatzea ere lehentasunetzat hartu da.
Sail honetaz arduratzeko lan-talde bat bideratu dugu eta lantaldea
izango da sail honen plangintzaren jarraipena eta kudeaketa egingo
duena. Aurten honako plangintza zehaztu dugu, egitasmo ezberdinetan
banatuta:
EGITASMOAK:
1) Neguko eta Udako Euskal Txokoak
·
HELBURUAK:
Euskaraz hitz egiteko zailtasunak dituzten haurrei euskaraz hitz
egiteko erraztasuna har dezaten eta euskaraz jarduteko gaitasuna
areagotzeko aukera ematea. Honez gain, Neguko eta Udako Euskal
Txokoek beste azpi-helburu hauek ere badituzte: elkarbizitzako
eta talde-laneko balaoreak lantzea, haurrei aisialdian euskarazko
giro batean ondo pasatzeko bideak eskaintzea, natura-kirolarekiko
ekintzak egitea, herriko kultura ezagutzea,
·
HARTZAILEAK ETA TALDE OSAKETA
Zerbitzua 2-12 urte bitarteko euskararekiko zailtasunak dituzten
haurrei zuzendua dago. 55 haur daude momentu honetan, eta hiru
begirale.
- Negua
Ikasturte hasieran Udarregi Ikastolarekin hitz egin eta beraiek behar gehien duten 3-12 urteko haurren zerrenda bat luzatu digute. Gero guk gurasoekin kontaktua egin eta taldeak osatu ditugu. Talde hauek adinaren eta auzoen arabera osatu dira. Talde bakoitzean 5 haur gutxienez eta 14 gehienez daude (2-3 urteko haurretan 9 haur gehienez). Haurren adina geroz eta txikiagoa izan, orduan eta talde txikiagoak egiten saiatu gara. Aste Santu aurretik 2 urteko haurren zerrenda jasoko da Ikastolan eta gurasoekin hitzegin eta gero taldea sortuko dugu, Aste Santu ondoren Euskal Txokoetan hasteko.
- Udara
Ekainan berriro ere Udarregi ikastolarekin hitz egin ondoren, udako zerrenda berri bat osatuko da. Apuntatzen diren haurrekin, neguan erabilitako irizpide berak erabiliz, taldeak osatuko dira eta Udalari aurkeztuko zaizkio.
- METODOLOGIA ETA PLANTEAMENDU DIDAKTIKOA
Errealitate azterketa
bat egin ondoren, begiraleak bi auzotan banatu dira: Santuenean
bat eta Kaxkoan bi, eta aldi berean lokal bakoitzean adinaren
araberako taldeak sortu dira. Lokal eta talde guztietako oinarrizko
metodologia berdina da, nahiz eta talde bakoitzaren ezaugarriei
zertxobait egokitu beharra izan.
Ekintzak era askotakoak dira, beti ere haurren adinari eta gustuei
egokitutakoak: eskulanak, barruko nahiz kanpoko jolasak, bideoa,
musika, ipuin kontaketa, ingurunea ezagutzeko irteeratxoak,
Ekintza hauek irekiak dira, guztien parte hartzea bultzatzen
delarik eta sexu edo bestelako diskriminazioak eta bortizkeriak
leku ez dute.
Neguko eta Udarako metodologia funtsean berdintsua bada ere,
aipatzeko aldaketa batzuk daude:
- Neguan, orokorrean, taldeak independenteki funtzionatzen dute. Udaran berriz, astean behin, ekintza bateratuak egingo dira talde guztien arteko harremana bultzatuz.
- Neguan ekintza guztiak Usurbilen bertan egiten dira, saioen iraupenak ez baitu kanpora ateratzeko aukera handirik eskaintzen. Udaran berriz, astean behin, Usurbiletik kanpo txangoak egiten saiatuko gara. Era honetara haurrek inguruko herriak ezagutzeko aukera izango dute.
- PROGRAMAZIOA
Ikasturtea
3 hiruhilabetetan banatu da, ikastolako egutegia jarraituz. Lehenik,
Euskal Txokoetako helburu orokorrak eta talde bakoitzaren ezaugarriak
kontutan izanik, talde bakoitzari urteko helburuak egokituko
zaizkio.Ondoren, talde bakoitzaren helburuak esku artean izanik,
hiruhilabetea programatu da.
Programaketa hau kontutan izanik egunez egun saioak prestatu
dira. Eguna antolatzeko garaian, helburuak kontutan hartuz, ekintza
egokiena prestatzen da. Horretarako taldearen ezaugarriak, beharrezko
zaizkigun baliabide pertsonal eta materialak, ekintzaren iraupena
eta tenporalizazioa hartzen dira kontutan.
Eguneko saioa amaitu ondoren berorren ebaluaketa egiten da, saioa
prestatzeko kontutan izan ditugun puntu guztiak ebaluatzen direlarik:
helburuak, ekintza, baliabideak,... Egunez eguneko ebaluaketa
kontutan izaten da hurrengo saioak prestatzeko orduan.
- EGUTEGIA ETA ORDUTEGIA
EGUTEGIA:
2002-2003 ikasturteko
egutegia prestatzeko ikastetxeko egutegia kontutan hartu dugu,
haurren opor egunak errespetatuz. Esleipena 2003ko urtarrilan
egin zenez, urte hasieratik ekaina bitarterako egutegia prestatu
dugu.
Ikasturte honetako Euskal Txokoak Urtarrilaren 20tik Ekainaren
20 arte luzatuko da, hiruhilabeteka antolatu dugularik:
2. HIRUHILABETEA: Urtarrilak 20 - Apirilak 11
3. HIRUHILABETEA: Apirilak 28 - Ekainak 20
Hiruhilabete
hauetan zehar egun batzuk egongo dira non begiraleek barruko
lana egingo duten, hau da, haurrik gabe lan egingo dute hiruhilabete
bakoitza ebaluatzeko eta hurrengoa prestatzeko.
Haurrentzako Euskal Txokoak Urtarrilaren 20an hasten badira ere,
txikienak (2 urteko haurrak) beranduago hasiko dira, 3. hiruhilabetean.
Ezberdintasun honen arrazoia honakoa da: adin horrekin ikastolara
hasten dira, eta horretara egokitu arte ez dugu komenigarria
ikusten Euskal Txokoetan ere hastea. Behin ikastolara ohitu direnean
Euskal Txokoetara etorriko dira. Erabaki hau hartzeko orduan
irakasleen iritzia izan dugu kontutan.
Udako Euskal Txokoei dagokienez, aldiz, uztailean goizez izango
dira eta egutegia Udalarekin zehaztuko da. Hala ere prestaketa
lanak ekainaren azken astean hasiko dira.
ORDUTEGIA
- Negua
Euskal Txokoak astelehenetik ostiralera dira, haurrekin astean
lau egunetan, egunero 1,5 ordu egiten da. Haurrei dagokienez,
bakoitza astean bitan etortzen da.
Begiraleek 9 orduko lana egingo dute astean. Lan orduak honela
banatzen dira: 6 ordu astean haurrekin eta 3 ordu barruko lana.
SANTUENEA:
Txikiak: astelehena/asteazkena: 17:30-19:00
Handiak: asteartea eta osteguna: 17:45-19:15
KAXKOA:
Txikiak: asteartea eta osteguna: 17:00-18:30
Ertainak: astelehena eta asteazkena: 17:00-18:30
Handiak: asteartea eta osteguna: 17:30-19:00
- Udara:
Uztailan zehar, talde guztiek saioak astelehenetik ostiralera
izango dituzte 10:00tik 13:00rarte.
Begiraleek 22.5 lan ordu egingo dituzte gutxi gora behera astean.
Lanorduak honela banatuko dira: 15 ordu astean haurrekin eta
7,5 ordu barruko lana egiteko.
- GIZA
BALIABIDEAK
Proiektu hau aurrera eramateko ondorengo funtzioak betetzen dituzten koordinatzaile eta begiraleak ditugu:
· Koordinatzailea: Amaia Uria
- Begirale taldearen dinamizatzailea izan eta martxa orokorraz arduratu.
- Begiraleen inplikazioa eta partehartzea bultzatu.
- Ebaluaketa begiraleekin astero egin.
- Begiraleen artean lanak banatu.
- Sortzen diren arazo nahiz egoera ezberdinei konponbideak jarri.
- Aurreikusitako programa eta ordutegia bete.
- Materialaz arduratu.
- Erosketetaz arduratu.
- Aurrekontua kontrolatu.
- Gurasoekin harremanetan egon.
- Udalarekin eta Ikastolarekin harremanetan egon.
- Noaua! K.E.-ko arduradunarekin harremana mantendu.
- Proiektuan ezarri diren funtzionamendu arauak bete.
- Hobekuntzak eta berrikuntzak egin eta bultzatu.· Begiraleak: Itzalai, Ainhoa eta Ainara
- Kezkak edota zalantzak koordinatzaileari galdetu.
- Haur taldeaz arduratu eta hauek dinamizatu.
- Haur bakoitzaren jarraipena egin.
- Haurren beharraz jabetu eta erantzuten ahalegindu.
- Egitasmoa aurrera eramateko elkarlanaz aritzeko prest egon.
- Materiala zaindu.
- Lan banaketari ekiteko prest egon.
- Gurasoekin harremanetan egon.
- Proiektuan ezarri diren funtzionamendu arauak bete.
Funtzio hauek betetzeko ezinbestekoa ikusi da begiraleek ondorengo perfila betetzea:
- Euskara ezagutu, bai maila idatzian bai ahozko mailan (E.G.A edo baliokidea duen tituluduna).
- Aisialdiko ezagupenak eta esperientzia (Aisialdiko begirale tituluduna).
- Haur mundura gerturatzeko ahalmena.
- Talde lanean aritzeko gaitasuna.
- Usurbildarra izatea baloratuko da.
Koordinatzailearen perfila berriz honakoa da:
- Euskara ezagutu, bai maila idatzian bai ahozko mailan (E.G.A edo baliokidea duen tituluduna).
- Aisialdiko ezagupenak eta esperientzia (Aisialdiko zuzendari tituluduna).
- Talde lanean aritzeko gaitasuna.
- Elkarte ezberdinekin harremanak mantentzeko gaitasuna izatea.
- Proiektu berriak garatzeko iniziatiba eta gaitasuna edukitzea.
- Usurbildarra izatea baloratuko da.
Perfil hauek
asko erraztuko dute Euskal Txokoen martxa, gauza horiek oinarrizkoak
baitira proiektu hau modu egokian aurrera atera ahal izateko.
Begirale kopurua haur taldeak finkatu ondoren erabakiko da. Baina
beharrezkoa deritzogu langile poltsa bat eratzea. Lan poltsa
honek era berean langileen ordezkapen eta bajak betetzeko balioko
du.
2) Begiraleen lan poltsa osatzea
- HELBURUAK
Atal honen helburu nagusiena Noaua! Kultur Elkarteak begiraleen lan poltsa osatzea izango da. Helburua bikoitza da:
1) Ekimen edo egitasmo ezberdinetarako badaezpadako begiraleak izatea. Honako kasuetan esaterako:
- Euskal Txokoetan begiraleren batek baja hartuko balu ordezkoak izateko
- Udako Euskal Txokoetarako
- Udako kanpaldietarako beharrezko direlako
- Guraso Txokoetarako
- Bestelako egitasmoren bat planteatuko balitz2) Noaua! Kultur Elkartearen inguruan jende berria lanean izateko, batez ere, aisian euskara normalizatzeko ikuspegiarekin lanean aritzeko. Hitz batean, aisiako egitasmoak aurrera ateratzeko laguntzaile izatea.
- EKIMENAK
- Euskal Txokoak martxan jartzeko begirale baten falta izan zenez, begirale lanposturako deia egin zen eta deialdi honetara hainbat lagun aurkeztu ziren. Curriculum vitae-ak gordeak daude.
- Langairen bitartez ere deialdia egingo da.
- Noaua! hamaboskarian begirale poltsa osatzeko deialdiak egingo dira.
- Noaua! bazkideei eskutitza igorriko zaie.
- Kartelen bat ere atera daiteke.
3) Plis Plas Txalo ta Jolas
Ekimen honen ardura nagusia Noaua!k izango du, baina, haurrekin zuzenean lanean ari diren taldeekin batera antolatzen da: Euskal Txokoak, auzoetako eskola txikiak, ikastola, auzoetako jai batzordeak, Guraso Eskola,
4) Udako
kanpaldiak
8-11 urteko haur-gaztetxoei eskainiko zaie udako kanpaldietara
joateko aukera. Elkarte desberdinen artean koordinatzen dira
udaleku hauek eta Usurbilgo haurrak beste herrietako euskara
elkarteetako haurrekin nahastuko dira.
- ANTOLATZAILEAK/ELKARTEAK:
Ttakun (Lasarte), Itzaro (Ordizi), Izarra (Elgoibar), Pil-pilean (Soraluze) eta Noaua! (Usurbil)
- EGITASMOAREN EZAUGARRIAK:
- Nori bideratua: 8-11 urte bitartekoei
- Lekua: Lizarran
- Datak: uztailak 1-14
- Ume kopurua: 20 ume (8-9 urte bitartekoak 10, eta 10 - 11 urte bitartekoak beste 10)
- Matrikula: 30.000 - 32.000 pezeta artean. Gastu hauen barne dago ia guztia, publizitate kostuak izan ezik. Kostu hauek elkartearen gain geratzen dira.
- Noaua! Kultur Elkarteak bi begirale behar ditu.
- PROPOSAMENAK
1) Guraso txokoak
Helburu nagusia gurasoak euskarara eta euskal kulturara hurbiltzea
litzateke. Proposatzen diren ekimenak heziketa, natura, kontsumoa
gaiei
loturiko ekintzak eskeintzea izango dira.
2) Urtaro bakoitzari
loturiko ekintzak
Udaberriari begira Plis plas antolatzen den moduan beste urtaroetan
ere jarduerak aurrera eraman nahi ditugu:
- Udaberria: Plis Plas
- Uda: Usurbilgo Festetan partehartzea
- Udazkena: Usurbilgo inguruetara irteera
- Negua: Gabonei begira prestatuko diren ekintzak