Jai egun nagusiarekin batera hasiko dira aurten, Urdaiagako festak. Abuztuaren 3an San Esteban egunez eta inoizko txupinazo goiztiarrenarekin piztuko da jai giroa auzoan. Bost egunez abuztuaren 8ra arte luzatuko dira jaiak. San Esteban egunaren ostean, abuztuaren 4an Oilasko Biltzaileen Eguna ospatuko da eta larunbatez, hilaren 7an Haurren Eguna. Parranda girotzeko lanetan jardungo dute Laiotz edota Joxpa taldeek. Hona hemen Jai Batzordeko kideek prestatu duten egitaraua:
Abuztuak 3, asteartea: San Esteban Eguna
09:00 Txupinazoa!!
11:00 Meza nagusia.
Ondoren, Zahagi Banaketa (Espumosos Txapeldunen eskutik) eta Usurbilgo Dantza Taldearen emanaldia.
14:00 Jubilatuen bazkaria Saltxipi jatetxean (Berriola Fagor eta Ingemarren eskutik).
17:30 Helduen arteko jokoak!
Ondoren, hirugihar banaketa Laja eta Landakanda trikitilarien laguntzaz.
Abuztuak 4, asteazkena: Oilasko Biltzaileen Eguna
06:00 Oilasko biltzaileen irteera.
14:00 Oilasko biltzaileen bazkaria Aialde-Berri sagardotegian.
Abuztuak 6, ostirala
23:00 Erromeria LAIOTZ taldearekin.
Abuztuak 7, larunbata: Haurren Eguna
11:00 Marrazki lehiaketa.
Ondoren, haurren jolasak eta buruhandiak.
16:00 Mus txapelketa.
18:00 Desafiyua USURBIL-ZUBIETA; trontzan, aizkoran eta ergometroan.
Ondoren, txokolatada eta buruhandiak.
21:00 Herri afaria (norberak ekarria, kafea, postrea eta kopa Jai Batzordearen eskutik).
Ondoren, bertsolariak; Jon Maia, Uxue Alberdi eta Jexuxmari Irazu.
Gai jartzailea; Toloxa.
Gauean, JOXPA taldearekin erromeria.
Abuztuak 8, igandea
10:30 Meza.
Ondoren, hamaiketakoa eta toka txapelketarekin festei amaiera emango diegu!
Oharra: Jai batzordeak ez du jaiegun hauetan gerta daitezken kalteen erantzukizunik hartzen.
Antolatzailea: San Estebango Jai Batzordea.