Tf: 943 360 321
erredakzioa@noaua.com
2010/09/09
Eguraldia   16.4C  

Noaua!! albisteak

Atxegaldeko jaiak, abuztua eta askorentzat oporraldia amaitzeko

[2010-07-23]

Abuztuko azken asteburuan Atxegaldek hartuko du jaien lekukoa. Hilaren 27tik 29ra ospatuko dira auzoko jaiak. Jai Batzordekoek asteburu bete ekitaldi antolatu dituzte; kontzertuak, txapelketa desberdinak, haur jokoak, kantu afaria, traka burrunbatsua... Jai Batzordekoek Atxegaldera joateko gonbita luzatua dute. Datozen asteotan azken prestakizun lanak burututa, bueltan izango da berriz festa giroa auzoan. Hona hemen, antolatzaileek aurtengorako prest duten ekitaldi eskaintza:

Abuztuak 27, ostirala
17:30 Trikipoteoa. 
19.00 Txupinazoa.
Ondoren, traka eta luntxa. 
Gauean, kontzertuak: Hotzikara, Ze-esatek eta Ingo al deu? taldeekin. 

Abuztuak 28, larunbata
11:00 Umeen jokoak+ buruhaundiak.
14:00 Bazkaria (norberak etxetik ekarrita).
16:00 Mus txapelketa (15.30tatik 16.00tara apuntatzeko epea).
17:00 Joku zaharrak gaztetxoenentzat. 
18:00 Txokolatada+Buruhaundiak.
21:00 Kantu afaria. 
Gauean, Dj Larra. 

Abuztuak 29, igandea
11:00 Herriko dantzariak.
Jarraian, aizkolariak. 
Ondoren, salda eta pintxo banaketa. 
16:00 Toka Txapelketa. 
18:00 Tortila Patata lehiaketa. 
Ondoren, Dj Larra. 
23:00 Azken traka´+zezen suzkoa. 

Antolatzailea: Atxegaldeko Jai Batzordea.

Zabaldu:   Twitter    Facebook    Zabaldu    Bildu    Del.icio.us    Aupatu

   


    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Zorionak zuri, zorionak beti...... 50 urte pasa dira lehen aldi hartatik alajaina!!! Nahiz eta gehienetan etxetik urrun ibili beti izan zaitugu oso gertuko. Zure anai arreba eta ilobek zurekin ospatu nahi izan dugu eta ziur egun polita igaroko dugula. B