Tf: 943 360 321
erredakzioa@noaua.com
2010/09/09
Eguraldia   16.4C  

Noaua!! albisteak

Uztailaren 31n Santueneako Ibai-Ondo elkarteak 50 urte bete dituela ospatuko dute

[2010-07-23]

Ondoko irudian ageri diren Roman Zulaika, Enrike Uli eta Juan Irazusta herritarrak dira 1960. urtean Santueneako Ibai-Ondo elkartea sortu zuten bazkideak. Elkartea zabaldu zela 50 urte beteko dira datorren uztailaren 31n. Eta ospatzeko asmoa dute, egun osorako prestatu duten egitarauarekin. Tartean, elkartea berriro inauguratu eta Zulaika, Uli eta Irazusta omenduko dituzte. Hona hemen Ibai-Ondoren mende erdiko bizia ospatzeko prestatu duten egitaraua: 

Uztailak 31, larunbata
10:30 Meza San Esteban elizan.

11:30 Zinta mozketa eta berrirekitzea: 
-Aurreskua dantzariekin.
-Sortzaileei omenalditxoa eta argazkiak zapiarekin. Omenduak: Roman Zulaika, Enrike Uli eta Juan Irazusta.
-Trikitixa bazkalordurarte.
-Salda, txorizoa eta haragi egosia denentzat.
-Bertsolariak.

14:00 Bazkaria bazkideentzat.

Ondoren, bertsolariak eta trikitilariak.

17:00 Musa eta toka txapelketa bazkideentzat.

18:30 Herri-kirolak: 
-Goenatxo aita-semeak harrijasotzen.
-Zaldi proba.

21:00 Afari herrikoia: txartelak aldez aurretik salgai elkartean.

22:30 Musika: Larra DJ gauerdira arte.

Abuztuak 7, larunbata
Egun osoan zehar, 50. plater tiroketa Urdaiagan, Xanixteban jaien barruan.

Antolatzailea: Ibai Ondo Elkartea.

Zabaldu:   Twitter    Facebook    Zabaldu    Bildu    Del.icio.us    Aupatu

   


    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Uztailaren 28an hasi eta abuztuaren 14ra bitartean, baduzue zer ospatua!! Zorionak eta urte askuan Hodei, Naroa, Intza, Xabat eta Aitor.