Mantentze eta handitze lanak bideratzeko, Kiroldegia itxita abuztuaren 2tik 15era
[2010-07-23]
Ohiko moduan uda partean bi astez itxita egongo da Oiardo Kiroldegia, abuztuko lehen hamabostaldian hain zuzen. Betiko mantenimendu lanak bideratzeko baliatuko dute tarte hori, baina aurten, baita Kiroldegia berritzeko lanei ekiteko ere. Hain zuzen, Oiardo handitzeko proiektua gauzatzen hasiko dira abuztuan. Itxita egongo den tarte horretan, fatxada bota nahi dute eta aurrerago berri bat eraiki. Etorkizunean Kiroldegiko egungo sarrera aldetik eraikina handitzea da helburua. Gainera, Oiardo eta Udarregi ikastola tartean dagoen futbol zelai aldetik ere arranpa bat eraikiko dute. Lanak bederatzi edo hamar hilabetetan amaitzea aurreikusten du Kirol Patronatuak.
Lanak amaituta, kirol jardueretara bideratuko diren areto edo gela gehiago izango ditu Kiroldegiak; gimnasio berria, aldagela gehiago, balio anitzeko aretoa... Eraikiko den arranpak, eskubaloiko neurketak jokatzen diren aretora igo eta jaistea erraztuko die herritarrei. Ekitaldiren bat ospatzekoa bada, tresnak garraitzeko lana arinduko die antolatzaileei ere.
Zabaldu:
Twitter
Facebook
Zabaldu
Bildu
Del.icio.us
Aupatu