Noaua!! albisteak
Larunbatean Ziburun Jon Anzari egingo zaion omenaldira joateko deia
[2010-07-20]
Jon Anzaren gorpua ostiralean ekarriko dute Euskal Herrira
Familiak eskatutako azken azterketak bururatu eta gero, Jon Anzaren gorpua ostiralean, uztailak 23an, ekarriko dute Euskal Herrira. Okzitaniako Tolosako auzitegiak zabalik duen ikerketa amaitu ez denez, gorpuaren errausketa ezin da egin. Anzaren gorpua Ipar Euskal Herrian ehorztuko dute, zehaztu gabeko egun batean, familiaren intimitatean. Izan ere, Ziburuko funerarium-ean lehen harrera publikoa egingo diote gorpuari, ostiral honetan, arratsaldeko 16.30etan. Larunbatean, uztailak 24ean, arratsaldeko 17:00etan, omenaldia eskainiko diote Jon Anzari Ziburuko plazan.
Usurbilgo Ezker Abertzaleak larunbatean Ziburun egingo zaion omenaldira joateko deia luzatzen dizue.
Zabaldu:
Twitter
Facebook
Zabaldu
Bildu
Del.icio.us
Aupatu