2013/06/19 eguraldia  12.4C   posta zerbitzua rss facebook

Noaua!! albisteak

Bilboko manifestaziora joateko autobusa antolatu dute

[2012-07-20]

EH Bildu koalizioak "Murrizketarik ez! Burujabetza ekonomikoa" lemapean manifestazio nazionala deitu du larunbat honetarako, uztailaren 21erako, "Espainiako gobernuak Euskal Herriaren eta euskal herritarren kontra inoiz buruturiko eraso sozial eta ekonomiko larriena salatzeko eta PPk dekretatu dituen azken neurri murriztaile guztiz larrien aurrean".

Bilboko Jesusen Bihotzetik abiatzekoa da mobilizazioa, arratsaldeko 17:30etan. Bizkaiko hiriburura joateko autobusa antolatu da. Larunbat arratsaldeko 16:00etan irtengo da, Bordatxo pareko errotondatik. Antolatzaileek bi eskaera luzatu dizkiete manifestaziora joan asmo duten herritarrei; batetik, puntualak izatea larunbatean. Eta bestalde, autobusean apuntatzea azken unera arte ez uztea. Izen emateko zerrendak, Txiribogan eta Aitzaga tabernan eta elkartean jarri dituzte.


Zabaldu:   Twitter    Facebook    Zabaldu    Bildu    Del.icio.us    Aupatu

   


Zorionak! Guretzako dena zaretelako hoberena opa dizuegu. Maite zaituztegu. Ama eta aita.
Bisitari kopurua
Copyright © 2012 . Noaua!! Kultur Elkartea
Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20170 Usurbil
Tf: 943 360 321 erredakzioa@noaua.com
gipuzkoako foru aldundiaeusko jaurlaritza kultura saila