2013/05/20 eguraldia  10.2C   posta zerbitzua rss facebook

Noaua!! albisteak

San Juanetako asteburuan gaude, jai giroa igandera arte Kalezarren

[2012-06-22]

Lau eguneko etenaldiaren ostean, ostiral honetan itzuliko da jai giroa berriz Kalezarrera. San Juanetako bigarren asteburua ospatuko da, gaur hasi eta etzira arte. Gaur arratsaldean ospatuko den patata tortilla txapelketarekin batera, Zumarte Musika Eskolak aste honetarako iragarri dituen ikasturte amaierako kontzertuen artean azken saioa ere, Kalezarren eskainiko dute, 19:00etatik aurrera. Musika kontuekin jarraituta, gaurkoa herriko musika taldeen kontzertu gaua izango da. 23:00etatik aurrera, Urrezko Muxkerrak, Hotzikara eta Mendeku Itxua igoko dira Kalezarko oholtza gainera. Goizaldera arte jarraituko du parranda giroak, Itzartu taldekoekin.

San Juan eskea
Biharkoa izango da, jaietako egun nagusietakoa; San Juan bezpera ospatuko da larunbat honetan. Eskean irtengo dira Kalezarren bazkalostean. Sua gaueko 22:00etan piztuko dute eta gero, bertsolari eta trikitilarien artean eskeak goizaldera arte jarraituko du.

San Juan egunez bestalde, denetariko ekitaldiak programatu dituzte Jai Batzordekoek. Hona hemen, astebururako egitarau osoa:

Ekainak 22, ostirala
17:00 Tortila patata lehiaketa.
19:00 Zumarte Abesbatzaren emanaldia.
23:00 Urrezko Muxkerrak+Hotzikara+Mendeku Itxua+Itzartu.

Ekainak 23, larunbata: San Juan Bezpera
15:00 San Juan eskearen irteera.
22:00 San Juan sua.
Ondoren, eskeraren jarraipena.

Ekainak 24, igandea: San Juan Eguna
11:30 Meza Nagusia.
Ondoren, toka.
13:00 Gorritiren Showa.
18:00 Buruhandiak.
19:00 Soka Dantza.
Ondoren, sardina eta sagardo dastaketa Saizar Sagardotegiaren eskutik.

Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.


Zabaldu:   Twitter    Facebook    Zabaldu    Bildu    Del.icio.us    Aupatu

   


Zorionak Naiara! Maiatzaren 20an, 2 urte beteko dituzu, txoko-marrubizko muxu asko asko, etxeko guztien partez. Ondo ondo pasa eguna!
Bisitari kopurua
Copyright © 2012 . Noaua!! Kultur Elkartea
Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20170 Usurbil
Tf: 943 360 321 erredakzioa@noaua.com
gipuzkoako foru aldundiaeusko jaurlaritza kultura saila