| Testua: Edukia: Usurbil Futbol taldea 1976.urtean sortu zen. Aurten, UFT taldeko partaideok, ditugun material guztiekin erakusketa bat egingo dugu. Bertan, 1976. urtetik aurrera jaso diren argazki, artikulu, kamiseta… ikusteko aukera izango da. Animatu zaitezte!
Egunak: ekainak 14-16. Ordutegia: ekainaren 14 eta 15ean 18:00-20:00 artean; ekainaren 16an, 11:00-13:30 artean. Lekua: Sutegiko erakusketa aretoa. Antolatzailea: Usurbil FT.
|