| Testua: Sinopsia: “Hiru maitale, bi familia eta apustu bat...” Euskal Herriko mugako herri batean, bi familia apustu batean murgilduta bizi dira. Eta erronka horrek eramanik, hiru gazte maiteminduren bizitzek topo egingo dute; beren gizartearen inertziaren kontra borroka egin ezinik; beren bizitzan denbora joaten uzten… ihesbiderik eta amaierarik gabeko borroka.
Zuzendaria: Alberto J. Gorritiberea (Zumaia). Aktoreak: Alberto J. Gorritiberea, Iban Garate, Begoña Maestre, Sara Casasnovas, Iñake Irastorza eta Kandido Uranga. Ordua: 22:00. Tokia: Sutegiko auditorioa. Sarrerak: aldez aurretik 2 eurotan Lizardin, 3 eurotan egun berean. Antolatzailea: Jexux Artze Kultur Elkartea. |