Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Azaroaren 29an, Kilometroak 15en aurkezpen ekitaldia

By on 2014-10-20 in Euskara, Gizartea, Hezkuntza with 0 iruzkin

Kilometroak 15, ibilbide luzeko lehen metroak egiten ari da Usurbilen. Urriaren 5ean, Orion jaso zuen lekukoa herri honek eta Udarregi Ikastolak. Lekukoa herriari eskaini zitzaion joan den ostiralean. Orain, Kilometroak 15en aurkezpen ekitaldia dator. Aurkezpen ekitaldirako eguna finkatua du jada antolakuntzak; azaroaren 29a. Hilabete eskas barru beraz. Lekukoa, eskuz eskuMikel Laboa plazara heldu zenetik ikusmina […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Espainiar ejertzitoa ez da ongi etorria Usurbilen”

By on 2014-10-20 in Gizartea, Politika with 0 iruzkin
“Espainiar ejertzitoa ez da ongi etorria Usurbilen”

Militar espainiarren bisita izan genuen Usurbilen joan den astean. Atxegaldetik gora, ikastola zeharkatuz, Arratzain aldera zihoazela ikusi ahal izan zituzten militarren hiru konboi, hainbat herritarrek. Eurek ateratakoa da goiko argazkia. Aurreko asteazkenean, 12:30ak aldera izan zen, hain zuzen ikasleak ikastolatik ateratzen ari ziren unean.  Gertaera hau probokaziotzat jo du Usurbilgo EH Bilduk, NOAUA!ra igorri duen […]

Jarraitu Irakurtzen »

Gure Esku Dago-ren mahaia, azaroaren 8ko mosaiko erraldoian izen emateko

By on 2014-10-20 in Gizartea with 0 iruzkin

Giza-katea izan zen ekainean, orain mosaiko erraldoi baten bidez, euskaldunon erabakitze eskubidea aldarrikatzeko hitzordua finkatu du Gure Esku Dagok, azaroaren 8an, 11:00-13:00 artean, Donostiako Zurriola hondartzan. Bertaratzeko gonbita luzatzen digute, “Kataluniako galdeketaren bezperatan eta Eskoziako erreferenduma pasata, gu ere erabakitzeko eskubidea noizbait egikaritzeko lanean ari garela adierazteko”. 5.000 herritar bildu nahi dituzte. Mosaiko erraldoian parte […]

Jarraitu Irakurtzen »

Aginagako Eskola Txikiaren I. Eguna larunbat honetan

By on 2014-10-20 in Euskara, Gizartea, Hezkuntza with 0 iruzkin
Aginagako Eskola Txikiaren I. Eguna larunbat honetan

Urriaren 25ean ospatuko dute haur, guraso eta irakasleek jaialdi hau, estreinakoz gainera. Egun osoko egitaraua lotu dute. Sorpresak izango dira, pailazoak, jolasak, bazkaria… Egitarau osoa zehatz mehatz, segidan:Urriak 25, larunbata11:00 Haur jolasak eta orientazio lasterketa.
12:30 Patxin eta Potxin pailazoak.
14:00 Bazkaria: 
Helduen menua (20€): Patatak almeja eta bakailuarekin, kostilla, tarta, kafea eta edateko ardoa, sagardoa, ura. 
Umeentzat menua (12€): […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ikasturtea hasita egon arren, matrikulazioa zabalik euskaltegian

By on 2014-10-20 in Euskara with 0 iruzkin

Ikasturtea martxan egon arren, zabalik jarraitzen du Etumeta-AEK euskaltegian matrikulatzeko epeak. Osatu diren talde eta ordutegiotan eman dezakezue izena:
9:30-12:00 0 urratsa.
17:30-19:30 2. urratsa.
17:15-19:30 7. urratsa.18:00-20:30 EGA. Izen emateko eta informazio gehiago euskaltegian: 
Nagusia, 43 
607 609 379. usurbil@aek.org www.aek.org muntteri.blogspot.com.es Euskara ikasteak merezi duIkasleak ditu protagonista nagusi, “Euskara praktikoa” lemapean, Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak 2014-15 ikasturtera […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Sexualitatea eta erotika”, hitzaldi-solasaldia larunbatean

By on 2014-10-20 in Aisia, Gizartea with 0 iruzkin
“Sexualitatea eta erotika”, hitzaldi-solasaldia larunbatean

Larunbat goiz honetan, 10:00etatik 14:00etara Oiardo Kiroldegiko tatami gelan. Usurbilgo Gazte Asanbladak, Ernaik eta Usurbilgo Sexu Aholkularitza Guneak antolaturiko solasaldian, “sexualitatearen adierazpenen inguruko gogoetak egingo dira. Ba al dago erotika femenino bat eta erotika maskulinoa? Nahiak, desirak, gogoak, sentipen eta sentsazio ezberdinei lotuak al gaude gizon-emakumeak? Zeri erantzuten dio? Gure izate sexualari ala agindu kulturalari? […]

Jarraitu Irakurtzen »

Nafarroa hegoaldeko euskalgintza laguntzeko elkartasun kanpaina

By on 2014-10-20 in Ekonomia, Euskara, Gizartea with 0 iruzkin

Nafarroa hegoaldeko bertako produktuen ekoizpena eta zonaldeko euskara sustatu edo suspertzeko, elkartasun kanpaina antolatu du aurten ere Errigorak, Zazpiak Bat, Sortzen Ikastolen Elkartea eta AEKrekin elkarlanean. Nafarroako erriberako produktuez hornituriko saskiak salgai jarriko dituzte iaz bezala, erosi nahi dituen herritar ororen esku. “Bagatoz! Bagatoz ikasturte berriari ekitera! Gogotsu eta ilusioz erronka berriei ateak zabaltzera”, adierazi […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Garai hura gara” saioaren ostean, badator Kulturaldia

By on 2014-10-20 in Kultura with 0 iruzkin
“Garai hura gara” saioaren ostean, badator Kulturaldia

40 lagun inguru bildu zituen atzo, NOAUA! Kultur Elkarteak Sutegin antolaturiko “Garai hura gara” bertso musikatuen saioak. Garai bateko konpositoreen lana ekarri zuten gogora Andoni Egañak bertsotan, eta Xabier Lizaso pianojoleak. Saio honen ostean, NOAUA!k antolaturiko hurrengo hitzordua, datorren hileko Kulturaldia izango da. Azaroko bigarren eta hirugarren asteburuen bueltan programatu dugu aurtengorako eskaintza. Zehaztasun gehiagoren […]

Jarraitu Irakurtzen »

Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.