Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Potxoenean 19:00etan, parte hartze prozesuko bilera

By on 2014-09-16 in Gizartea, Hirigintza with 0 iruzkin

  Hiria Antolatzeko Plan Orokorrari loturiko parte hartze prozesu berria abian da. Urriaren 9ra arte luzatuko den bilera errondari atzo ekin zitzaion Aginagan. Astearte honetan, herriguneko bilera, 19:00etan Potxoenean. Aholkulari, teknikari eta udal ordezkari talde bat egongo da bertan. Tartean, parte hartze prozesuetan aditu den Nicola Foroni. Usurbilgo Udalak auzoka eta gaika deitu dituen bilera guztiokin Usurbilgo […]

Jarraitu Irakurtzen »

Sexu Aholkularitza Gunea zabalik gaurtik

By on 2014-09-16 in Gizartea with 0 iruzkin
Sexu Aholkularitza Gunea zabalik gaurtik

“Gaian sakontzeko liburu gomendagarriak, gogoetarako baliabideak, kezkak eta zalantzak argitzeko… orientazio sexuala, sexu-nortasuna, desiraren inguruko zalantzak, harremanetan zailtasunak…” eta askoz gehiagorako dago, Sexune ikerketa, heziketa eta aholkularitza sexologikoak kudeatzen duen Usurbilgo Sexu Aholkularitza Gunea. Udalaren doako zerbitzua, astearte honetan, irailaren 16an irekiko dute berriz. Hilero lehen, hirugarren eta bosgarren astearteetan, 17:00etatik 19:00etara egongo da zabalik. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Yoga ikastaroen abiatzea gaur, Santuenean

By on 2014-09-16 in Aisia with 0 iruzkin

  Astearte honetan hasiko dute ikasturte berria. “Berreskuratu zure harmonia eta hobetu zure osasuna” gonbidapen honekin, ikasturte berrirako Santuenea Elkartean antolatu diren yoga klaseetan parte hartzera animatzen dituzte herritarrak: YogaNoiz: astearte eta ostegunetan.Ordutegiak: 9:15-10:45 eta 16:00-17:30: Juanjo Lertxundi irakaslearekin (637 413 691).20:30-22:00: Abelina Manso irakaslearekin (619 791 170). Yoga eta zoriontasuna lantzenNoiz: asteartetan.Ordutegia: 18:30-20:00.Irakaslea: Juanjo Lertxundi. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Beheranzko joera hautsi da, 360 langabetu abuztuan

By on 2014-09-15 in Ekonomia, Gizartea with 0 iruzkin
Beheranzko joera hautsi da, 360 langabetu abuztuan

Hautsi da azken hilabeteotan nabari zen beherakada eta goranzko bideari ekin dio berriz, Usurbilgo langabezia-tasak. Hurrengo hilabeteetan gertatu litekeenaren zain, urteroko uda parteko aldi baterako  beherakada bizi izan dugula dirudi. Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleraturiko abuztuko datuak aintzakotzat hartzen baditugu, ekainean 338 langabetu zenbatu zituzten Usurbilen, uztailean zertxobait igo zen, 343ra. Ikasturtea hasi berri dugun honetan, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Kontxako Bandera, Sarai Lizaso eta San Juanentzat

By on 2014-09-15 in Kirola with 0 iruzkin
Kontxako Bandera, Sarai Lizaso eta San Juanentzat

Astelehen gozo askoa gaur Sarai Lizaso herritarrarentzat. San Juan arraun taldeko kidea baitugu, emakumezkoen artean 2014ko Kontxako Bandera irabazi duena. Atzo ospatu zen bigarren jardunaldia berez, Zumaiak irabazi zuen. Baina sailkapen orokorrean, lehen postuan amaitu zuten san juandarrek. Irabazitako bandera gogotik astinduz, ederki asko ospatu zuten garaipena, iluntzean Pasai Donibanen. Zorionak Sarai! Gizonezkoetan, Iñaki Errasti […]

Jarraitu Irakurtzen »

73 lasterkari, gorantz segitzen dute Baxurde Kroserako izen emateek

By on 2014-09-15 in Aisia, Kirola with 0 iruzkin
73 lasterkari, gorantz segitzen dute Baxurde Kroserako izen emateek

Eguna gerturatu ahala izen emateko kopurua hazten doa. Usurbil, Donostialdea, Gipuzkoako hainbat herri, eta urrunago joanda, Gasteiz edota Gandia ordezkatuak egongo dira, igande honetan, irailaren 21ean Usurbilen ospatuko den VII. Baxurde Krosean. Astelehen goiz honetan, 73 lasterkarik izena emana zuten Baxurde Txiki taldekoek antolaturiko herri lasterketarako, kirolprobak.com atarian. Irailaren 20ra arte zabalik jarraituko du izen emateak. Nahiago […]

Jarraitu Irakurtzen »

Elkarretaratzea ostegunean Donostian, Egunkariako auzi ekonomikoaren aurka

By on 2014-09-15 in Euskara, Gizartea, Kultura with 0 iruzkin
Elkarretaratzea ostegunean Donostian, Egunkariako auzi ekonomikoaren aurka

Ostiral honetan, irailaren 19an erabakiko dute epaileek, Egunkariaren auzi ekonomikoari loturiko epaiketa egin edo ez. Bezperan, ostegunean, irailaren 18an, epaiketarik egin ez dadin eskatzeko elkarretaratzea deitu dute goizeko 11:30etatik aurrera, Donostiako Auzitegiaren atarian. Kasuan, 8 lagun daude auzipetuak, Joan Mari Torrealdai herritarra tartean. Fiskaltzak guztira, 128 urteko kartela zigorra eta 221 milioi euroko isuna eskatzen […]

Jarraitu Irakurtzen »

Santueneko festen atarian gara

By on 2014-09-15 in Aisia, Gizartea with 0 iruzkin
Santueneko festen atarian gara

Jaiak hasteko lau egun baino ez. Gogoan izan, aurrez eskuratu behar dira, irailaren 19tik 21era ospatuko diren Santueneko festetako kantu afari eta herri bazkarirako txartelak. Kantu afaria, ohi bezala, larunbat iluntzez, 20:30etatik aurrera, Josune Aranburuk girotuta. Xabi Tellok prestaturiko honako menu goxo askoa dastatu ahalko da; arrain zopa, bakailu gratinatua pikiloko piper saltsarekin, “sekretu iberiarra” […]

Jarraitu Irakurtzen »

Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.