Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Usurbildarrentzat, Foru Aldundiaren 2014ko Zero Zabor saria

By on 2014-11-24 in Gizartea, Ingurumena with 0 iruzkin
Usurbildarrentzat, Foru Aldundiaren 2014ko Zero Zabor saria

Egunotan beteko dira hiru urte, Errekatxiki kalean, organikoa auzolanean konpostatzen hasi zirenetik. 2011ko azaroan inauguratu zuten hain zuzen, auzokonpostatzeko Usurbilgo eta Gipuzkoako lehen gunea aipatu kalean. Atez ateko bilketan bezala, auzokonpostatzean ere aitzindari izan zen udalerri hau. Errekatxiki inguruan bizi ziren lehen familiak izan ziren, organikoa konpost bihurtzeko auzolanari ekin ziotenak. Esperientzia hau gerora, herriko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Udarregi Ikastolan eskura ditzakezue, Kilometroak 15eko aurkezpenerako azken sarrerak

By on 2014-11-24 in #Kilometroak15 with 0 iruzkin
Udarregi Ikastolan eskura ditzakezue, Kilometroak 15eko aurkezpenerako azken sarrerak

Aizpurua eta Labe-Goxo okindegietan ez dago sarrerarik, ezta Txirristra tabernan ere. Haur Eskolako idazkaritzan zeudenak Udarregi Ikastolako idazkaritzara eraman dituzte. Honenbestez, eraikin gorriko idazkaritzan eskura ditzakezue salgai geratzen diren azken sarrerak, 2,5 eurotan. Mugi, jada sarrera askorik ez da geratzen eta. Astelehen goiz honetan, 50 bat baino ez zeuden. Kiroldegian biziko den ikuskizun erraldoirako bost […]

Jarraitu Irakurtzen »

Andatzaren etorkizunaz hitz egiteko bilera, Mendi Aste honetan

By on 2014-11-24 in Aisia, Ingurumena, Kirola with 0 iruzkin
Andatzaren etorkizunaz hitz egiteko bilera, Mendi Aste honetan

Gogoan izango duzue, mendia zegoen egoeran egonda, maiatzeko lehen igandeko Andatza Egunik ez dela ospatu aurten. Andatza M.K.T-k ingurua zer egoeratan zegoen jabetu eta etorkizuneko kudeaketaren inguruko eztabaida piztu nahi zuen. Gaiari buruz aritzeko unea heldu da. Andatza mendiaren kudeaketaz hitz egiteko bilera deitu du Usurbilgo Udalak ostegun honetan, azaroaren 27an, 18:00etan Potxoenean. Ondoko gaiak […]

Jarraitu Irakurtzen »

Jon Uriberen omeneko eguna, urtarrilaren 3an

By on 2014-11-24 in Aisia, Gizartea with 0 iruzkin
Jon Uriberen omeneko eguna, urtarrilaren 3an

Zendu zenetik urtea beteko denean, merezitako omenaldia jasoko du Jon Uribe gazteak, datorren urtarrilaren 3an. Uriberen omeneko eguna, gaztearekin hartu emana zuen talde eta herritar ororen bilgunea izatea nahi du, prestaketa lanak abiatu berri dituen Usurbilgo Gazte Asanbladak. Omenaldi eguna lotzen hasteko bilera deitu dute igande honetan, azaroaren 30ean, 18:30etan Potxoenean. “Geroz eta jende gehiago inplikatu geroz […]

Jarraitu Irakurtzen »

Eragile Feministaren aurkezpena igandean, aurreikusitakoa baino ordutebete lehenago

By on 2014-11-24 in Gizartea with 0 iruzkin
Eragile Feministaren aurkezpena igandean, aurreikusitakoa baino ordutebete lehenago

Ekimen mordoa izango da igande goizean Usurbilen. Tartean, herrian osatu eta martxan jarri berri den Eragile Feministaren aurkezpen ekitaldia eta elkarretaratzea. Izatez, igandeko Erle Egunean, 13:00etarako jarria zuten hitzordua frontoian. Baina ordubete aurreratu dute aurkezpen ekitaldia. Usurbilgo Eragile Feministako kideen jendaurreko lehen ekitaldia, igandean, azaroaren 30ean, 12:00etan pilotalekuan. Elkarretaratzea astearteanIndarkeria sinbolikoa eta mikromatxismoak hizpide zituen […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Usurbildarrok 440 kizki lagun lortu baietz!”, erronka igandean

By on 2014-11-24 in Aisia, Gizartea, Kultura with 0 iruzkin
“Usurbildarrok 440 kizki lagun lortu baietz!”, erronka igandean

Erronka berri bat du Usurbilek. Kizkia eskutan duten 440 lagun bildu eta argazki erraldoi bat ateratzea. Orain arteko erraldoiena, marka hautsi nahi baita. Gerturatu igande eguerdian 12:30etan Sutegi atarira, eta bertan emango zaizkizue behar beste argibide. 2009az geroztik eskualdean herriz herri ospatzen ari den ekimen parte hartzailea dugu hitzordu hau. Astigarragan, Oiartzunen, Goizuetan, Hernanin eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

Eztia, datorren XVI. Erle Eguneko produktu izarra

By on 2014-11-24 in Aisia, Gizartea, Ingurumena, Kultura with 0 iruzkin
Eztia, datorren XVI. Erle Eguneko produktu izarra

Kata gidatua, erakustaldia, lehiaketa, salmenta postuak… Eztia izango da aurten ere, nola ez, igande honetan, azaroaren 30ean ospatuko den XVI. Erle Eguneko produktu izarra. Ezti lehiaketa ezaguna ere ospatuko da. Edizio honetarako sorpresak iragarri dituzte gainera, sari banaketan:  Azaroak 30, igandea 09:00-10:00 Ezti eta gozogintza lehiaketetarako jakiak aurkezteko tartea.
 11:00-14:00 Erakusketa (erleak, eztia, ontziratzeko prozesua…), […]

Jarraitu Irakurtzen »

Asteazkenean zabalduko dugu, Santo Tomas azokako babarrun eta sagardo lehiaketetako izen ematea

By on 2014-11-24 in Aisia, Gizartea, Kultura with 0 iruzkin
Asteazkenean zabalduko dugu, Santo Tomas azokako babarrun eta sagardo lehiaketetako izen ematea

Abenduaren 14an ospatuko dugu Usurbilen, 2014ko Santo Tomas Azoka. Prestaketa lanak abian ditugu jada. Eguneko ekitaldien artean, tarte berezia izango dute urtero moduan, harrera ezin hobea eta parte hartze handia sustatu ohi duten babarrun eta sagardo lehiaketek. Etxean produktuok ekoizten dituzuen, Usurbil, Aginaga eta Zubietako baserritarrok, asteazken honetatik, azaroaren 26tik abenduaren 10era arteko epea duzue, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.