Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Usurbil F.T.-k aurkeztu ditu, 2014-15 denboraldirako jokalari taldeak

By on 2014-11-22 in Kirola with 0 iruzkin
Usurbil F.T.-k aurkeztu ditu, 2014-15 denboraldirako jokalari taldeak

2014-15 denboraldirako osatu dituzten jokalari taldeak, jendaurrean aurkeztu ditu futbol klubak, eguerdian, Mikel Laboa plazan. Asteburu honetan jokoan duten jardunaldiko neurketen artean, tarte bat hartu du Usurbil Futbol Taldeak, bilguneko argazkia ateratzeko. Jokalari, entrenatzaile eta zuzendaritzako kideak batu dira ekitaldian. Argazkiok atera dituzte (web orrialde honetako Argazkitegia atalean ikusgai dituzue baita): Kadeteak Ohorezko Mailan den seniorren taldea Infantilak […]

Jarraitu Irakurtzen »

Legegintzaldiko balantzea egiten dabil Usurbilgo EHBildu

By on 2014-11-22 in Politika with 0 iruzkin
Legegintzaldiko balantzea egiten dabil Usurbilgo EHBildu

Udal ordezkariak, zenbait herri eragileetako kideak, eta herritarrak bildu ditu goizeko 10:00ak pasatxoan Potxoenean hasi den batzarrak. Azken txanpan, amaitzear den 2011-15 legegintzaldiko balantzea egiten dabiltza guztiak.  Larunbat honetako batzarra, hurrengo 2015-19 legegintzaldiari begira osatzen joan beharreko herri programaren abiapuntua izango da. ”Ondo egin duguna izango da hurrengo legealdirako abiapuntua. Baita erdizka egindakoak zuzendu eta gaizki […]

Jarraitu Irakurtzen »

Josune Urkola izango da Usurbilgo alkatetzarako EAJ-PNVren hautagaia

By on 2014-11-21 in Politika with 0 iruzkin
Josune Urkola izango da Usurbilgo alkatetzarako EAJ-PNVren hautagaia

Josune Urkola izango da Usurbilgo EAJ-PNV alderdiaren hautagaia 2015eko udal hauteskundeetan. Usurbilgo Uri Buru Batzarrak igorri digun prentsa-oharrak dioenez, Josune Urkolak pozez hartu du bere alderdiaren erabakia,  “ohore” handia delako beretzat Eusko Alderdi Jeltzalearen ordezkaria izatea Usurbilen. “Erronka handia dauka eskuartean, baina ziur da, osatu duten taldearekin batera, lana ondo baino hobeto egiteko gai izango dela”, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo eragile feminista berriak deituriko lehen ekitaldiak asteburuan

By on 2014-11-21 in Gizartea with 0 iruzkin
Usurbilgo eragile feminista berriak deituriko lehen ekitaldiak asteburuan

Indarkeria sinbolikoa eta mikromatxismoak hizpide zituen hitzaldi batekin, hasi dira Usurbilgo Eragile Feminista sortu berriak antolaturiko ekitaldiak. Egitarau zabala prestatu dute, azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunaren bueltan. Lehen ekitaldiak asteburu honetan bertan. Albiste honetan beherago duzue, agenda osoa. Mobilizaziotarako hautatu duten aldarria, Euskal Herriko Bilgune Feministak egunotako ekimenei begira baliatuko duena; “Autodefentsa feministaz lehertu!”. “Botere […]

Jarraitu Irakurtzen »

Juanantzoneko okupak, Kaotiko eta Dj Kankar, kontzertu gaua larunbatez Gaztetxean

By on 2014-11-21 in Aisia, Gizartea with 0 iruzkin
Juanantzoneko okupak, Kaotiko eta Dj Kankar, kontzertu gaua larunbatez Gaztetxean

Data jarria dago. 2015eko otsaila aldera makineria sartu eta Usurbilgo Gaztetxea, Alkartasuna Kooperatiba ohiaren egoitza behera botatzen hastekoak dira. “Otsailean beraz hortik joan behar dugula buruan dugu”, adierazi dio Usurbilgo Gazte Asanbladak NOAUA!ri. Gaztetxea botako dute bai, baina bi urteotan garatzen joan diren egitasmoari jarraipena emateko asmo argia du Usurbilgo Gazte Asanbladak. Herriak gaztetxe bat […]

Jarraitu Irakurtzen »

Legegintzaldiko balantzea egiteko, EHBilduk deituriko batzarra larunbatean Potxoenean

By on 2014-11-21 in Politika with 0 iruzkin

Goizeko 10:00etarako deitu dute batzarra. Amaitzear den 2011-15 legegintzaldiaren inguruko balantzea egiteko baliatu nahi da bilera. “Ondo egin duguna izango da hurrengo legealdirako abiapuntua. Baita erdizka egindakoak zuzendu eta gaizki edo egin gabe utzi duguna zuzentzeko konpromiso sendoak harilkatu behar ditugu. 2015-2019 legealdian egin nahi duguna zehaztu aurretik amaitugabe dagoen legegintzaldi honetan egindakoaren balantzea aztertzea […]

Jarraitu Irakurtzen »

Eskubaloiko 1. nazional taldea Iruñeara igandean, autobus zerbitzua Usurbildik

By on 2014-11-21 in Kirola with 0 iruzkin
Eskubaloiko 1. nazional taldea Iruñeara igandean, autobus zerbitzua Usurbildik

Anaitasuna, Asobal mailan parte hartzen ari den kirol elkarte honen bigarren taldearen aurkako neurketa jokatuko dute, Usurbil K.E.-ko 1. Nazional mailan diren mutilek. Igandean izango da, azaroaren 23an, Iruñean, eguerdiko 12:30etan hasita. Zaletuak partida ikustera joatera animatzen dituzte. Horregatik, autobus zerbitzua antolatu dute. Igande goizeko 9:45etan irtengo da Kiroldegitik. Neurketa, gogoan izan, 12:30etan. Partida ikusi […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbil FT-k 2014-15 denboraldiko taldeak aurkeztuko ditu larunbatean

By on 2014-11-21 in Kirola with 0 iruzkin
Usurbil FT-k 2014-15 denboraldiko taldeak aurkeztuko ditu larunbatean

Denboraldi betean ditugu Usurbilgo futbolariak. Baina zenbat talde diren, zenbat jokalari, entrenatzaileak, zuzendaritzako kideak ezagutu nahi badituzue, gerturatu larunbat honetan, azaroaren 22an, eguerdiko 13:00etan Mikel Laboa plazara. Usurbil FT-k 2014-15 denboraldirako osatu dituen taldeak jendaurrean aurkeztuko ditu.  Aurkezpen eguna gainera, egun mugitua izango da Usurbil FT-koentzat. Goizetik hasi eta iluntze partera arte, neurketa mordoa jokatuko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.